Batzarrak eta pizgarriak

Zure beharretara egokitu daitezkeen espazioak ditugu: areto zabal eta argi naturalaz, teknologia berrienekin hornituta zure ekitaldia arrakastaz burutzeko. Neurrira egindako menuen aukera zabala eskaintzen dugu, baita coffee breakak ere. Hotelera sarbide zuzena duen aparkaleku zabala dugu.

BATZAR-ARETOAK:
- Durango II aretoa: eraikin modernoan kokatuta dago. Leiho zabalak ditu lorategira eta magnoliara begira. Argi naturala, muntaia polibalenteak egin daitezke. Eskatuz gero, handitu egin daiteke Durango I (jatetxea) aretoa gehituta.

- Bilbao I aretoa: eraikin modernoan kokatuta dago. Egokitu daitekeen atartea du eta, panelen bidez, Bilbao II aretoarekin moldagarria da. Argi naturala eta leiho zabalak lorategi ingelesera begira. Edukiera handikoa da eta muntaia anitzak egin daitezke.

- Bilbao II aretoa: eraikin modernoan kokatuta dago. Panelen bidez, Bilbao I aretoarekin lotu daiteke. Sarreran atartea du eta 40tik 80 arteko pertsona sar daitezke, muntaia zein den.

- Tabira aretoa: 1919ko jauregian kokatuta dago. Argi naturala eta leiho zabalak ditu Durangoko alde zaharrera begira. Oso egokia da batzar txikiak egiteko, egurrezko mahai inperiala dago bertan.

- Urkiola aretoa: 1919ko jauregian kokatuta dago. Gehienez, 40 pertsona sartzen dira. Gardena, argi naturala du.

Ikus-entzunezko materiala eskuragarri.

Batzarrak eta pizgarriak

Batzarrak eta pizgarriak
escapada hotel romántico en Durango - Vizcaya
descuento hotel Durango reservando con antelación
rating
share
Urkiolako Parke Naturala